Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

Urte berriarekin, garaipena

alt

Bigarren itzuliari garaipenarekin ekin dio Pulpori arazorik gabe 39-26 irabazita.

Urte berriko lehen partida jokatu zen larunbat arratsaldean Ispillan, Zumaiako Pulpo taldearen kopntra, edozer espero den talde baten aurka. Gure taldeak garaipen gosea zuen gabonen aurreko azken bi partidak jarraian galdu eta igoera postuetatik kanpo zeudelako.

Partidako lehen minutuetan bi tadeek elkarri errespetu handia zutela erakutsi zuten, etxekoen gol bakoitzak kanpotarren berehalako erantzuna zuelarik. Hala ere, minutuak aurrera joan ahala horiak gehiago zirela erakusten hasi ziren eta markagailuan aldea zabaldu zuten. Atsedenaldirako 19-12 aurretik ziren gureak.

Bigarren zatiak erraza izango zela zirudien eta halaxe izan zen. Gure taldeak ez zuen intentsitaterik galdu eta horri esker ia eraso bakoitzean gola lortu zuten, bai talde jokoan egindako jokaldietan baita bakarkako ekintzetan ere. Kanpotarrek nekez erasotzen zuten etxekoen atea eta kanpoko lerrotik egindako jaurtiketez soilik lortzen zuten gola egitea.

Urolak partidan zehar ez zuen arazorik izan erasoan, 40 goleko langa gertu izan zuten, baina jasotako 26 golak arduratzeko modukoak dira aurkako taldeak bajak medio joaneko partidan baino maila eskasagoa eman baitzuen.

Gaurko partidak hurrengo jardunaldirako indartzeko balio die gure jokalariei, Eibarko Haritza bisitatuko dute eta, iazko txapelduna den taldea eta Ispillan garaipena lortu zuen taldea baita.