INFANTIL GIZONEZKOEN LEHENENGO PORROTA
Urnietako KE 28, Urola Premank 19
Gaur goizean Urnietan jokaturiko partiduan UROLA PREMANKeko mutilek denboraldiko lehenengo partidua galdu dute. Aurkariek ere partidurik galdu gabe zeudenez, aurrez aldetik bagenekien gaurko norgehiagoka zaila izango zela.
Hasieran etxekoek aurreratu dira bat eta hiru, baina gure mutilek ongi jokatuz partiduaren kontrola hartu eta markagailua iraultzea lortu dute, atsedenaldira gol bateko abantailaz iritsi direlarik (6 eta 7).
Bigarren zatia berdindua hasi den arren, Horiek pasetan eginiko hutsegiteak baliatuz, etxekoek markagailuan aurrea hartu dute. UROLAko jokalariek ez diote partiduari aurpegia galdu eta une larri horiek gaindituz, desabantaila gehiegizkoa ez izatea lortu dute (17 eta 13).
Hirugarren eta azken zatiaren aurrean, gure taldea partidan sartuta zegoen eta markagailuari, berriz ere, buelta emateko itxaropenaz zelairatu da. Markagailuan atzetik ikusteak eta hori ekiditzeko gogoak, gure mutilen jokoa nahasi du, presatsu antzean aritu dira, baloia mugitzen ez dute asmatu eta aurkariek kontraerasoak baliatuz tartea handitzea lortu dute. Gure mutilek azken unerarte borrokatu diren arren, azken emaitza urnietarren aldekoa izan da, 28 eta 19.
Zelaian, markagailuak erakusten duen baino berdintasun handiagoa egon da. Gure mutilek egin duten jokoa ona izan da (batez ere bi lehehengo zatietan) eta inoiz ez dituzte besoak jaitsi, naiz eta une batzuetan epailearen erabaki batzuk eta zutoinetan eman duten 8 bat jaurtiketek etsipenerako aukera eman. Amaieran, bertaratutako gure zale ugarien txalo zaparradak UROLAko jokalarien joko ona egiaztatu du. ANIMO MUTILAK !!!