Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

UROLA KE PREMAKEK HONDARRIBIN GALDU DU


Naiz eta partida ona jokatu 26 eta 20 galdu zuten lehen urteko kadeak.


Bolada onari jarraipena emateko intentzioz joan ziren gure gaztetxoak Hondarribira. Ia partida osoa aurretik izan arren, eginiko ahalegin itzelak ez zuen fruiturik eman, eta amaieran amore eman behar izan zuten. Jokalari gutxirekin bidaiatu zuen taldeak eta horrek eragin zuzena izan zuen azken emaitzan.

Lehen hamar minutuetan norgehiagoka oso orekatua izan zen. Une horretan horitxoen erakustaldia hasi zen. Defentsa sendo batean oinarriturik eta erasoan arin jokatuz bost goleko aldea lortu zuten. Hondarribitarrak, ordea, ez ziren amore emateko prest eta atsedenaldira iristerako tartea zertxobait murriztea lortu zuten, 9 eta 12.

Bigarren zatiaren lehen erdian Jose Angelen mutilak aurretik jarraitzea lortu zuten, baina pixkanaka etxekoen estrategiak bere fruituak eman zituen. Gure mutillek jokalari gutxirekin zirela baliatuz joko azkarra egitea erabaki zuten eta horrela horitxoek nakarazi zituzten. Erdialdetik aurrera neke hori nabaritzen hasi ziren gure mutilek eta etxekoek markagailuari buelta ematea lortu zuten. Amaierako 26 eta 20koa gehiegizkoa izan zen Zumarraga-Urretxukoak eginiko merezimenduentzat.

Hasieran aipatu bezala jokalari askok egin zuten huts asteburuan eta lerro hautetik jokalari eta gurasoen ardurari interpelatu nahi genuke. Partida irabazteaz edo galtzeaz aratago beste hainbat balio lantzen dira kirola eginez (ardurak betetzea, konpromisoak, adiskidetasuna...).