Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

AITZAKIARIK GABEKO PORROTA

alt
Gure jokalarietako batzuk Urretxuko Garagardo Festan.

Horitxoek ezin izan zutez ezertxoere egin bizkaitarren jo handiagoari aurre egiteko.


Azken jardunaldietan ondo ari ziren gure talde nagusiko mutilak, baina joko ikusgarri eta eraginkor horrek ez zuen jarraipenik izan atzo arratsaldean, eta bisitari genuen Askartzak garaipen samurra lortu zuten.

Bisitariek talde sendo bat osatzen dute eta hasieratik estu hartu zituzten gure mutilek eta ez zieten inongo aukerarik eman. Bizkaitarrek ez zuten ezustekorik nahi eta joko erasokorra egin zuten bai defentsan eta bai erasoan. Eraginkor aritu ziren eta berehala sei goleko aldea lortu zuten. Iñigo Canterok eskatutako hutsarte baten ondoren etxekoen erreakzioa etorriko zela zirudien, baina iruipen hutsa izan zen eta tartea atsedeneraldira arte mantedu zen. (11 eta 18)

Atsedenaldian horitxoen etsipena nabarmena zen, bainan hala eta guztiz ere jarraipenean indartsuago eta gogotsuago kantxaratu eta bizkaitarrei aurre egiteko gai izan ziren. Une batzuetan tartea erdira murriztea lortu zuten, baina bisitariek partida kontrolpean izan zuten une oro eta ez zuten estuasunik pasa garaipena eskuratzeko. Amaieran 26 eta 31.

Alperrikakoak dira kexu eta arrangura guztiak eta UROLA KE LAZTIkoek datorren partidari begira daude dagoenekoz. Asteburuan Portugalete aldera egingo dute bidaia. Bertakoak, gureak bezala, bi puntu dituzte sailkapenean eta horrexegatik jokuan jarriko diren biak oso garrantzitsuak izango dira jetsiera postuetatik at jarraitzeko.