Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

AZKEN UNERAINO BORROKATUTAKO PORROTA.


Romoren aurka 25-24 galdu zuen UROLA KE LAZTIk.


10 jokalarikin egin zuen Getxora bidaia gure talde nagusiak. Hori ikusita, ez zirudien bi puntuengatik borroka egingo zuenik, baina, baloia jokoan hasi zenean ez zen halakorik gertatu. Defentsa ezin hobeago batekin hasi zuen partida UROLA KE LAZTIk eta lehen 13 minututan ez zuen golik jaso. Etxekoek lehen gola sartu zutenerako gureek bost eginak zituzten, eta ez ziren gehiago izan zutoinaren erruz.

Lehen zatia amaitzeko hamar minutu falta zirenean, gure mutilak zangoetan nekea sentitzen hasi ziren. Horren ondorioz, errenta segituan galdu zuten. Atsedena heldu dela esaten duen tutuak jo zuen unean, markagailuak 12 eta 11koa adierazten zuen etxekoen alde.

Bazirudien geureek ezin izango ziotela bigarren ordu erdiaren erritmoari eutsi, baina ez zen hala izan. Atsedenak on egin zien gipuzkoarrei eta ordezkoen aulkian bi jokalari besterik eduki arren, Romo lan itzela egitera behartu zuten. Hala ere, norgehiagoka amaitzeko hamar minuturen faltan getxotarrak lau goleko aldea lortu zuten eta itxura guztia zuen UROLA KE LAZTIREN azkena zela. Baina inondik inora. Zumarraga-Urretxukoek borrokan jarraitu zuten eta bizkaitarrek zuten aldea murriztea lortu, markagailuan ados jarri arte.

Partiduaren hondarrean gure atezainek egindako geldiketei esker horitxoek bizirik jarraitzen zuten. Norgehiagoka berdinketarekin amaituko zela zirudienean, etxekoen gola heldu zen, horitxoei bost sugunduko baloi jabetza utziz. Lortu zuten atera jaurtitzea baina atezainak bikain gelditu zuen baloia eta azkenean jokoan ziren puntu sorta Getxon gelditu ziren.

Pena da era horretan bi puntu joaten uztea, baina ordezkoen aulkian bi jokalari besterik ez genituela eta oso maila altuan jokatu genuela kontuan izanik, ez dago horren gaizki.