Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

UROLA LAZTIK URREZKO BI PUNTU ESKURATU DITU

alt
Urola Lazti - Amenabar zke

Iñigo Canteroren mutilak jarraian bederatzigarren garaipena eskuratu dute Zarauzko Amenabarren kontra eta txapeldun izateko puntu bat nahikoa dute.


Igande goizean liga zegoen jokoan Ispillako kantxan. Gure mutilak beti arriskutsua izan ohi den Zarauzko Amenabar taldearekin neurtu zituzten indarrak, sailkapenean puntu bat atzetik zegoen taldearen aurka.

Nahiz eta igande goiza zen, zaletuek ez zuten hutsik egin eta Ispilla polikiroldegiko harmailek itxura paregabea zuten. Beste hainbatetan bezala, laguntza garrantzitsua eskeini zuten segidan lortzen den bederatzigarren garipena eskuratzeko.

Joaneko partida ikusirik (38-38) gol askoko partida aurreikus zitekeen arren ez zen hala izan. Inork ez zuen akatsik egin nahi eta markagailua ez zen askorik mugitu, hala egiten zuenean alde txikiekin. Horitxoak erasoan ez ziren asmatzen ari, jaurtiketak zutoinera edota kanpora bidaltzen zituztelako. Hala ere, gure taldea atsedenaldian bi goleko errentaz aurretik zen(12-10)

Atsedenaldiaren ondoren, gure taldekoak partidan guztiz sartuta kantxaratu ziren berehala aldea bost goletara zabaldu zutelarik. Diferentzia handitzean zerikusi nabarmena izan zuen Iker Hernandez "Canario"ren geldituek, zirenak eta ez zirenak gelditu baitzituen. Honi erasoko joko eraginkor eta biziagoa gehituta markagailua desorekatu zen. Bigarren ekinaldiaren erdialdera, bisitariak emaitza orekatzeko ahaleginak egin zituzten arren atepen geldiketak egiten jarraitu zuen atezainak. Partida bere horretan amaitu zen 25 eta 22

Garaipen honekin, UROLA LAZTIK sasoi betean dagoela berretsi zuen, izan ere, bigarren itzuli honetan jokatutako partida guztiak irabazi baitituzte. Hurrengo jardunaldian Ormaiztegiraino joango da taldea, non puntu bakarra nahikoa lukeen txapeldun izateko, nahiz eta zaleen laguntza eskertzeko garaipena lortzearren borroka eginen duten.