INFANTIL GIZONEZKOEN PORROTA
Amenabar "A" 37 - 17 UROLA KE PREMANK
Larunbata goizean Zarautzen jokaturiko partida galdu zuten gure mutilek. Partida lehenengo hamabost minutuetan erabaki zen. Etxekoak oso indartsu hasi ziren, partidan erabat sartuta, eta berehala tartea egin zuten markagailuan. UROLA KE PREMANKeko jokalariak eginiko defentsa aise gainditzen zuten eta golak bata bestearen atzetik sartzen zituzten. Geureak, berriz, zailtasunak zituzten beraiek eginiko defentsa aurreratua gainditu ahal izateko. Lehen herenaren amaieran markagailuak 18 eta 5eko argi bat erakusten zuen.
Hurrengo bi herenak berdinduagoak izan ziren, baina etxekoak beti nagusi. Gure mutilek une batzuetan nahiko lur jota ikusi bagenituen ere, tarteka jokaldi politak egin zituzten, larunbatean jokatu zuten baino gehiago direla erakutsiz.
Lerro hauetatik animoak gure mutilei, liga honetan oraindik esateko asko dutelako. Porrot hau bereien jokoaren bilakaeran aurrerapauso bat bihurtu behar dugu. AUPA MUTILAK !