Urola Lazti lider jarri da Usurbili 35-41 irabazita.
GOIERRIKO HITZAko kronika.
Gipuzkoako 1. Mailako lidergoa eskuratu du asteburuan Urola Laztik, Usurbil 35-41 mendean hartu eta haien aurkari zuzenenak, Zarauzko Amenabarrek, Pulporekin galdu eta gero. Igoera fasea jokatzeko txartela gero eta gertuagoa dute zumarragarrek. Maila berean, Hegialde Autok eta Ormaiztegik derbia jokatu zuten Ispillan, eta kanpokoek irabazi zuten partida (21-23).